XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Den-denetan ageri zen Martaren aurpegian aztarna gorriren bat; batean ezpainak, bestean begiak edo sudurra, belarriak, eskuak...

Haren begirada arduratsua, zorrotza, salatzailea zen argazki guztietan.

Berarekin bidegabekeria egin nuela adierazi nahi zidan begirada hark, beste tratu modu bat merezi zuela, agian maitatzeko gogoa besterik ez nuela berarenganako sentitu, ez benetako maitasuna.

Eta nik ezin nuen jasan berak niri halakoak esaterik, eta aurpegia estali eta ohepean sartzen nintzen.

Orduan, miraria balitz bezala, amantal zuri luzea eta lumazko hegalak zituen aingeru itxurako irudi batek ni ohepetik atera eta salbatu egin ninduen.

Eskutik hartu eta hiriaren gainetik eraman ninduen.

Bidean gindoazela, bide atsegina eginez gainera, gero eta zoriontsuago sentitzen nintzen, gainetik harlauza handi bat kendu balidate bezala.

Aingeru edo dena delako haren asmoa ez zen oso zintzoa, hura nondik nora zihoan konturatzen ez nintzen une jakin batean, Martaren gelara eraman baininduen.